Castellano
 

Url: www.santuariodejavier.org

Telefono: 948 884 000

posta elektronikoa: santuariodejavier@sjloyola.org

Probintzia: Nafarroa

 
  Xabierko Santutegia                                                   

 

Nafarroan, Aragoi ibaiaren ertzean, Xabierko Gaztelua dago, orain 500 urte Xabierko Frantzisko jaiotzen ikusi zuen gaztelua. 

Eliza Katolikoak santu egin zuen Frantzisko eta gazteen eta misioen zaindari izendatu.

Nafarroak, hasieratik beretik Erresumako zaindari izendatu zuen. Xabierko Frantziskoren oroimena eta miresmena, kontinente guztietan zehar hedatu zen, eta gaur egun, oraindik, kultura unibertsalaren erreferentzia ezinbesteko izaten jarraitzen du.

 


Gogarte Etxea
 Gogarte Etxeak, Gogojardun saio desberdinak, erretiro jardunaldiak eta beste zenbait jarduera eskaintzen dizkie, Xabierrera Jainkoarekin topo egiteko esperientzia baten bila hurbiltzen direnei, isiltasunean eta bake giroan. Inguruak, gainera, naturarekin harremanak izateko aukera ugari eskaintzen dizkio gogojardun egileari.

Liturgia zerbitzuak
:
Ordutegi arruntak
Astegunetan: 13:00etan.
Jaiegun, jai-bezpera, larunbat eta igandeetan: 13:00etan eta 18:00etan
Beste Eukaristi ospakizunak: erromes taldeen eskaeren arabera.

Ezohiko ordutegiak
Graziaren Bederatziurrena: hiru eta bost meza artean ematen dira, egunero, Bederatziurrenekoaz gainera. Bederatziurrena arrosarioarekin. Denetan eskaintzen da Aitortza Sakramentua.

Graziaren Bederatziurrenaren inguruan ospatzen diren "Xabierraldiak" dira, noski, Santutegiko bizitzaren une esanguratsuenak. Milaka pertsona dira Nafarroako toki desberdinetatik, Xabierren jaiotza ospatzera datozenak. Gazteek, beren presentziarekin eta alaitasunarekin, bereziki animatzen dituzte egun hauek. Ohikoa da, jada, Xabierraldietan, 8 kilometro luzeko gurutze-bidea, Zangozatik Xabierrerako ibilbidea.

Xabierko Kristoren irudia: Santutegiko gauza garrantzitsuenetakoa, eta ohiko milaka erromesak harritzen dituena, Xabierko Kristoren irudia da. Intxaurrezko taila da, neurri naturala baino handiagoa duena. Irribarre gozoa du, agian, horrek erakarri zuen Frantzisko, bere garaian, eta, gaur, bera bisitatzera doazenak. Bere aurpegiak bakea eragiten du eta Jainkoaren samurtasunera hurbiltzen. Horma bateko hutsune batean aurkitu zen, eraitsia, besoak eroriak eta kate batez bizkarrera lotuak. Dirudienez, mairuen garaitik zegoen han gordeta.

Saka ezazu puntu honetan Gogojardunen egutegia kontsultatzeko.

 
 

Helbidea: Santuario de Javier

 

Herria: Javier (Navarra)

Posta-kodea: 31411

Titulo de la Galería de fotografías
Sistematización Ellacuría
Mensajero
Hasiera  -  Contacto  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2012