|
“Jesuiten parrokia izango bada, tokiko Elizaren helburu eta orientabideen konpromisoaren barruan, Lagundiaren apostolutzaren lehentasunak eta Probintziako apostolutza proiektuarekin bat egin behar du, gure lan egiteko eraren arabera. Parrokiaren bizitzan oinarrizkoa da, Eukaristia, Hitza eta gainerako sakramentuen bidez, bere alaitasunak, borrokak eta itxaropenak ospatzeko elkartzea, dena ongi antolaturik, era sortzailean eta Ebanjelioaren kulturan txertaturik. Komunitate ebanjelizatu eta ebanjelizatzailea izan behar du, justizia eta adiskidetzearekin konprometiturik. |
| JESUITEN PARROKIA |
|
|
|
Jesuiten parrokia Ignazioren espiritualtasunetik indartzen da, Gogo-jardunen eta banakako nahiz komunitate mailako bereizkuntzaren bidez batez ere. Fede-hazkundearen eta justizia-konpromisoaren prozesuak laguntzeko era hau, bide desberdinetatik bada ere, honako toki hauetan ematen da: SANTUTEGIETAN, Ignazio eta Xabier Santuen erlikiak gurtzen diren lekuetan hain zuzen ere; TENPLUETAN, parrokia izan gabe kultu-leku bezala eta pertsona nahiz taldeen laguntzan zerbitzu ona ematen dutenak eta PARROKIETAN, Gotzaindegiaren eliza-unitate garrantzitsu direnak. |


