| |
Gogarte Etxea
Gogarte Etxeak, Gogojardun saio desberdinak, erretiro jardunaldiak eta beste zenbait jarduera eskaintzen dizkie, Xabierrera Jainkoarekin topo egiteko esperientzia baten bila hurbiltzen direnei, isiltasunean eta bake giroan. Inguruak, gainera, naturarekin harremanak izateko aukera ugari eskaintzen dizkio gogojardun egileari.
Liturgia zerbitzuak:
Ordutegi arruntak
Astegunetan: 13:00etan.
Jaiegun, jai-bezpera, larunbat eta igandeetan: 13:00etan eta 18:00etan
Beste Eukaristi ospakizunak: erromes taldeen eskaeren arabera.
Ezohiko ordutegiak
Graziaren Bederatziurrena: hiru eta bost meza artean ematen dira, egunero, Bederatziurrenekoaz gainera. Bederatziurrena arrosarioarekin. Denetan eskaintzen da Aitortza Sakramentua.
Graziaren Bederatziurrenaren inguruan ospatzen diren "Xabierraldiak" dira, noski, Santutegiko bizitzaren une esanguratsuenak. Milaka pertsona dira Nafarroako toki desberdinetatik, Xabierren jaiotza ospatzera datozenak. Gazteek, beren presentziarekin eta alaitasunarekin, bereziki animatzen dituzte egun hauek. Ohikoa da, jada, Xabierraldietan, 8 kilometro luzeko gurutze-bidea, Zangozatik Xabierrerako ibilbidea.
Xabierko Kristoren irudia: Santutegiko gauza garrantzitsuenetakoa, eta ohiko milaka erromesak harritzen dituena, Xabierko Kristoren irudia da. Intxaurrezko taila da, neurri naturala baino handiagoa duena. Irribarre gozoa du, agian, horrek erakarri zuen Frantzisko, bere garaian, eta, gaur, bera bisitatzera doazenak. Bere aurpegiak bakea eragiten du eta Jainkoaren samurtasunera hurbiltzen. Horma bateko hutsune batean aurkitu zen, eraitsia, besoak eroriak eta kate batez bizkarrera lotuak. Dirudienez, mairuen garaitik zegoen han gordeta.
Saka ezazu puntu honetan Gogojardunen egutegia kontsultatzeko.
|
|