| |
Sortzez Garbiaren Eliza, Iruñako Zabalguneko sektorean aurkitzen da, 1954 urtetik. Kristo Erregearen Parrokiarena da kanonikoki.
Tenpluko pastoralgintza sustatzen duen taldeak, Jaunarekin topo egiteko ezin kontahala aukera eskaintzen dizkie sinestunei. Nola astegunetan hala jaiegunetan, lau eukaristia ospatzen dira, euskaraz horietako bat. Era berean, banakako Aitortza sakramentua eskaintzen zaie, berradiskidetzea eskuratu eta konbertsioa ospa dezaten.
Kristauen mezua zabaltzeko zenbait material argitaratzen dira: hileroko santuen izendegia; liturgiaren une garrantzitsuenen (Abendua, Garizuma, Aste Santua, Pazkoa) argibide orriak eta Otoitz Apostolutzaren otoitzak.
Ignaziotar espiritualtasunak leku garrantzitsua du Bizitza Arrunteko Gogojardunen bidez. Bizitza arrunteko Gogojardunen hilabetea egiteko 17 pertsona bildu dira. Zortzi egunekoak, oso harrera bikaina izan du eta, dagoeneko, badira 220 pertsona esperientzia hori burutzen dihardutenak. San Ignazio Ikastetxeko bost jesuitako taldeak laguntzen die gogojarduleei.
|
|