| |
Indautxuko sektorea da, agian, Bilbon mugimendurik gehien dutenetakoa. Han daude ezin kontahala ikastetxe, aisialdiko zentro, merkataritza-gune eta etxebizitzak.
Zenbait parrokia eta eliza daude, Begoñako Andra Mariarena nabarmentzen delarik, horien artean, sektore jendetsu hau pastoralgintza aldetik zaintzeko.
Ikastetxeko komunitateak, laiko eta jesuita talde baten bidez, zenbait zerbitzu liturgiko eta lagun egite espiritual eskaintzen ditu.
Bilbotarren harrera ona duten meza ospakizunez gain, banakako Aitortzaren aukera eskaini da, 20 minutu meza bakoitzaren aurretik, eta astegun arratsaldeetan 18:30etik 20:30ra bitartean.
|