| |
Jesuiten parrokia Ignazioren espiritualtasunetik indartzen da, Gogo-jardunen eta banakako nahiz komunitate mailako bereizkuntzaren bidez batez ere.
Parrokia pixkanaka ekumeniko eta erlijio-arteko elkarrizketara irekitzen da, eta kristau urrutiratu eta ez-kristauengana iristea du helburu. Eliza partehartzailea gauzatzen joaten da gizarteko eta elizako oinarrizko komunitateen bidez eta laikoen partehartze eta aitzindaritzarako aukerak sustatzen ditu.
Bere fede-zerbitzuan jesuiten parrokia, nola banakako elkarrizketaren bidez hala egitura aldaketaren bidez, justizia lokal eta orokorra sustatzeko estrategiak garatzera deitua dago".
34. Kongregazio Orokorra, 19. Dekretua, 3-6
Fede-hazkundearen eta justizia-konpromisoaren prozesuak laguntzeko era hau, bide desberdinetatik bada ere, honako toki hauetan ematen da: SANTUTEGIETAN, Ignazio eta Xabier Santuen erlikiak gurtzen diren lekuetan hain zuzen ere; TENPLUETAN, parrokia izan gabe kultu-leku bezala eta pertsona nahiz taldeen laguntzan zerbitzu ona ematen dutenak eta PARROKIETAN, Gotzaindegiaren eliza-unitate garrantzitsu direnak.
Loiola Probintzian Parrokia Solidarioen eredua ezartzen ari da.
Modelo de Parroquias Solidarias
|
|