Euskaraz
Noticias
23 de Diciembre de 2016
XXI. mendeko Eguberriak

Tamalgarria da, baina munduaren josturak gehiegi desegiten ari dira azkenaldian, eta bere urradurak haragi gorritan agertzen zaizkigu. Amets egiten genuen globalizazioa izango zela zauriak orbainduko zituen ukendu magikoa, nazioarteko elkarte bideragarri eta baketsua sorraraziz. Baina internetek ere ez gaitu libratu, 2016 honen amaieran, gure arazorik larrienentzako konponbidea harresiak eraikitzea dela pentsatzetik. Hainbat herrialdeetan ikusten dugu: politikoki beldurraz baliatzeko moda zabaltzen da, defentsiban jokatzearena, geuregan zentratu eta lagun hurkoaren sufrimenduei begiak ixteko joera. Horixe da gure kontraesana XXI. mendeko gizarte modura: interkonexioen jarioaren erdian, ongiari ez zaizkio kontuak ateratzen eta geroz eta indar gutxiago du mundu zabalean.

Eguberriak panorama honen erdian bisitatzen gaitu eta, ohi bezala, mezu zorrotza ezartzen du bihotzaren barren-barrenean. Belen esklusioak estigmatizaturiko lekua da; hain muturreraino da hori horrela, Jainkoa, hitzez-hitz, utzi zaion leku bakarrean jaioko dela. Estalpea leku xumea da I. mendeko harresi politiko, sozial, ekonomiko, erlijioso eta kulturalen artean. Baina, aldi berean, Jainkoa nahi duen lekuan ere jaiotzen da, leku hori gure desberdintasunen gainetik hegan egiten duen izar batekin argiztatuz. Belenen, gizateri osoak, ez haren zati batek bakarrik, ulertzen du salbazioak bisita egin diola, eta salbazio hori denontzako dela, baita gure harresien bestaldean daudenentzat ere.

Francisco Jose Ruiz Perez SJ

A. Probintziala

Volver
Hospitalidad Revista Jesuitas Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana Camino Ignaciano banner normal
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017