Euskaraz
Noticias
24 de Abril de 2017
Probintziako bigarren topaketa Loiolan

Apirilaren 21etik 23ra Loiolako Santutegian elkartu dira Espainiako Jesusen Lagundiaren probintzia osotik etorritako 170 laiko eta jesuita. Probintziako bigarren topaketa izan da hau iaz ospatutakoaren bidetik eta haren helburu berarekin: orain dela bi urte Kongregazio Probintzialak adierazitako lehentasun eta deiak aztertzea. Aurtengo edizioan gainera, gogoeta hori urrian Erroman ospatu zen Kongregazio Nagusiaren argitan egin ahal izan da.

Lehenengo egunean mugetara eta periferietara joateko deia landu genuen. Tokiko plataformetan egindako lana aztertu ondoren, ikuspegi desberdinak jaso zituen mahai-inguru aberatsa izan genuen Maria Rita Martin, Jose Javier Pardo eta Patxi Alvarez de los Mozosen eskutik. Tailer eta testigantza sakonen bidez, probintzia osoko errealitate eta esperientziak ezagutu genituen ere. (Informazio gehiago)

Bigarren eguneko gaia fedeari zerbitzua izan zen. Ignacio Dinnbier jesuitak bere hitzaldian fedea "nik eduki" eta “zuri transmititzen" dizudan zerbait dela pentsatzeari uzteko eskatu zigun. Aitzitik, fedea posible egin nahi badugu “entzun” egin behar dugu, Jauna bakoitzarengan egiten ari den lana antzeman eta hortik abiatuta prozesuak eragiteko. Bestalde, tokiko plataformek adierazitako lehentasunak aztertu eta eztabaidatu genituen eta rol moduko ariketa aberasgarriak egiteko aukera ere izan genuen fedeari zerbitzua ikuspegi desberdinetatik lantzeko. (Informazio gehiago)

Igande goiza Jesusen Lagundiaren azken Kongregazio Nagusiari eskainia egon zen. Kongregazioan parte hartu zuten probintziako jesuiten testigantza eta iritziak entzun genituen eta probintziaren kezka eta ametsak Lagundi osoaren testuinguruan jartzeko balio izan zuen solasaldi aberatsa izan genuen. (Informazio gehiago)

Francisco Jose Ruiz Perez SJ aita probintzialari kargua uzteko hilabete gutxi geratzen zaizkio eta esker onez beteriko txalo zaparrada beroak jaso zituen Gogartetxeko areto nagusian lehenik eta azken Eukaristiaren amaieran ondoren, eta ez dira azkenak izango.

Halaxe amaitu zen probintziako II. Topaketa. Parte hartzaileek izen berri pilo bat eraman genituen gure bihotzetan eta probintziak gorputz apostoliko sendoa osatzeko bidean pausu berri bat eman izanaren itxaropena.

Argazkiak

Volver
Hospitalidad Revista Jesuitas Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017