Euskaraz
Noticias
02 de Diciembre de 2016
Patxi Alvarezek Kongregazio Nagusiari buruz hitz egin zigun Donostian

Deustuko Unibertsitateko gradu aretoa ia goraino bete zen asteazkenean, Gipuzkoako Tokiko Plataformak antolaturiko topaketan, jesuiten azken kongregazio nagusiaren ondoren Patxi Alvarez de los Mozos bilbotarraren testigantza entzuteko.

Erroman bizitako hainbat gertaera izan zituen mintzagai Patxik: prestakuntza lanetatik Arturo Sosa jeneral berriaren urtemuga ospatzeko aprobetxatu zuten azken iluntzeko topaketaraino ?kasualitatez ala ez, halaxe egokitu baitzen azken eguna: azaroaren 12a?. Tartean, hainbat une gogoangarri: Adolfo Nicolasen kargu uztea ?”zerbitzatzeko borondatez guztia eman ondoren, indarrez ahituta azaldu zitzaigun”?, murmurazioak ?“bilaketa, elkarrizketa eta otoitz garaia”?, Aita Jeneral berriaren aukeraketa ?“une guztiz hunkigarria”? edo Frantzisko Aita Santuaren bisita ?“guk aita modura jaso genuen, baina bera anai modura azaldu zitzaigun”?.

Jarraian, Kongregazioak utzitako hiru dekretuak aurkeztu zizkigun: bizitza eta misioari buruzkoa; Lagundiaren gobernuari buruzkoa, eta leku gatazkatsuetan bizia arriskatzen duten jesuitei zuzenduriko babes eskutitz modura atondutakoa. Beste hiru idatzi txikiagoak ere aipatu zituen: Erromako nazioarteko etxeei buruzkoa, Jeneralaren ardurei buruzkoa eta adin txikikoen babesari buruzkoa.

Tarte luze bat eskaini zion dokumentu guzti horien arteko lehenengoari. Dekretu horren izenburua honakoa izango da: “Berradiskidetze eta justizia misio batean lagun” eta hiru gako erabili zituen edukiak azaltzeko: 1) Identitatea, Misioa eta Komunitatea uztartu beharra; 2) Venezian elkarturiko aurreneko jesuiten irudia, Ebanjelioarekiko maitasun sutsuz lagundurik ikuspegi zabalarekin diszernitzen duen elkarte baten eredu; eta 3) Jainkoarekiko, Gizateriarekiko eta Kreazioarekiko berradiskidetzeko misioaren erdugunean Fedea, Justizia eta pobre zein baztertuekiko Elkartasuna jartzea.

Solasaldiaren ondoren, Gipuzkoako Tokiko Plataformako kideek taldeka lan egin zuten, Kongregazioren ondorioak aztertuz eta plataforma modura sentitzen ditugun deiak argitzeko. Oro har, orain arte Loiolako Probintziak eta gaur egun Plataforma berriek jorratutako bidean sakontzeko deia nabarmendu zen: Identitatea, Misioa eta Komunitatea uztartzeko egindako ahaleginak aipatu ziren eta pausu berriak eskatu. Bereziki, baztertuekin eta beharrean dudenekin batera egon eta haien sufrimendu eta nahiak geure egitearen aldeko hautua berretsi zuten bertaratutakoek. Aipamen berezia izan zuen berradiskidetzearen gaiak, Euskal Herrian bizi dugun testuingurura ekarriz eta Lurralde Plataforma mailan batzorde berezi batek egiten duen lana aipatuz. Ildo hauetan sakontzeko, azpimarratu zenez, beharrezko dugu norbanakoaren bizitzan eta elkarte bizitzan Jesusen barneko ezagutza egunero areagotzea. 

Topaketaren amaieran, Tokiko Plataformako delegatu Jose Javier Pardok martxoan egingo den Lurralde Plataformaren Topaketan parte hartzeko deia egin zuen, eta gogorarazi zuen uda aurretik Gipuzkoako Tokiko Plataformaren beste topaketa bat egingo dela. Jardunaldiak amaiera ezin hobea izan zuen Jesuiten Elizan, A. Kolvenbachen omenezko meza bereziarekin.

Volver
Hospitalidad Revista Jesuitas Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana Camino Ignaciano banner normal
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017