Euskaraz
Noticias
13 de Diciembre de 2016
Nolakoa izango da hezkuntza 2050. urtean?

San Ignacio de Loyola (Jesuitak Donostia) ikastetxea, abenduaren 14 eta 21ean Odisea kanalak emitituko duen Etorkizuneko ikastetxeak (L'école du futur) izeneko dokumentalean agertuko da. Saio hau, Planete+ kate frantsesak Rêver le futur (Etorkizuna Amestu) programarako ekoiztutako kapituluetako bat da.

Etorkizuneko ikastetxeen inguruko hausnarketa sustatzea helburu duen kapitulu honetan, Donostiako ikastetxea hezkuntza-berrikuntzaren alorrean erreferente diren hainbat pertsonekin batera agertzen da, besteak beste, Ken Robinson, Sugata Mitra edo Matthieu Ricard (Dalai Lama-ren bozeramailea). Era berean, Stanfordeko Unibertsitateak eta City of London School ikastetxeak ere parte hartu dute dokumentalean. Amaia Arzamendik, Jesuitak Donostiako zuzendariak azaldu duenez, “dokumentalean agertzea sorpresa bat izan da; eta gainera, hezkuntzaren munduan onenak direnengandik hurbil egoteko aukera bat ere bai, ikasten eta hobetzen jarraitzeko aukera, alegia.”

Hezkuntza sistema asko aldatu da azken urteotan; hala ere, oraindik asko gelditzen da hobetzeko. Noruntz goaz? Etorkizuneko ikastetxeak dokumentalak, gaur egun bizi garen garaiarekin eta mendearekin bat datorren hezkuntza eskaintzeko sistemak hartu beharreko norabidearen inguruan hainbat gako ematen ditu.

Dokumentalean agertzen diren testigantzek diotenaren arabera, etorkizuneko eredu pedagogikoan, ikaslearengan oinarritzen da sistema guztia, hau da, ikaslea da bere ikasketa prozesuaren protagonista. Eredu berri honek nahitaez bultzatzen du irakaslearen rolaren eraldaketa. Ken Robinsonen hitzetan, “hezitzaile on batek badaki ikasketa on bat bermatzeko argibideak ematea beharrezkoa dela. Hala ere, honekin batera, kontuan izan behar du umeei kuriositatea pizten, helburuak ezartzen, enigmak planteatzen, ikasleak deskubritzera sustatzen, batak bestearengandik ikasten, jakintzak eta ideak partekatzen eta euren irtenbide propioak asmatzen irakatsi behar diela.”

Matthieu Ricard-en, Dalai Lamaren bozeramailearen iritziz, “hezkuntza ez da ontzi bat betetzea; hezkuntza sugarra piztea da. Haurrak euren existentziarako grinez betetzea da, euren erronkak bete eta lortzera bultzatzea, alegia.

Jesuitak Donostiak dokumentalean izan duen parte-hartzea, 2010ean ikastetxeak martxan jarri zuen proiektu teknologikoari estuki lotuta dago. Urte horretan, XXI. mendeko erreminta eta metodologiak ikasgelan ezartzen hasi ziren, besteak beste, proiektu bidezko formakuntza, TBL (Thinking Based Learning) metodologia edota ‘Eginez ikasteko’ prozesuak. Gaur egun bide horretan dihardute lanean.

Azken urte hauetan ikastetxea eraldatzeko eta iraultza pedagogiko bat sustatzeko eman dituzten urrats guztiek ikaslearen protagonistamoa indartzea izan dute xede, izan ere, hau da Jesuitak Donostiaren egungo oinarrizko ildo estrategikoetako bat. Honez gain, ikastetxea eraldatzeko hezitzaileen eraldaketa prozesua bultzatzea, eta ikastetxearen ateak zabalduz ikasleak errealitatearekin eta erronka errealekin lanean jartzea dira lantzen ari diren beste alderdiak.

Amaia Arzamendik, ikastetxeko zuzendariak, dokumental honetan agertzeak ‘Jesuitak Donostia 2016’ proiektuan lanean jarraitzeko suposatzen duen ilusio txutea azpimarratu nahi izan du. “Gure erronka XX mendeko irakaskuntza-zentru bat izatetik XXI. mendeko ikasketa-zentru bat izatera iristea da. Modu honetan bakarrik bermatuko dugu gure ikasleen gaitasuna mundu hobeago bat eraikitzeko; bidezkoagoa, jasangarriagoa, solidarioagoa eta bihozberagoa.

Dokumentalaren emisioa:

?     Asteazkena, 14/12/2016 18:59

?     Asteazkena, 21/12/2016 13:01

Odisea ikusteko: Movistar+ | Vodafone TV | Orange TV | Euskaltel

Volver
Hospitalidad Revista Jesuitas Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017