Euskaraz
Noticias
15 de Marzo de 2018
Loiolako Santutegiak barkamena eta adiskidetzea bultzatuko ditu

 

Loiolako Santutegiko Loiola Zentroak, gure herrian biolentziak eta giza eskubideen urraketek utzitako zauriak sendatzeko prozesuetan laguntzeko helburuarekin, Barkamen eta Adiskidetze Egitasmo bat jarri du martxan.

Loiola Zentroak mota desberdineko jarduerak egingo ditu:

  • Harrera egiteko, elkar topatzeko, elkarrizketarako eta elkarri entzuteko espazioak.
  • Gizarte ikuspegitik eta ikuspegi espiritualetik gogoeta.
  • Sendatzeko, pertsona bezala osatu eta hazteko ibilbideak.
  • Barkamen eta adiskidetze alorreko trebakuntza.

Proiektua Manu Arrue jesuitak koordinatzen du eta Jesusen Lagundiko gainontzeko erakundeekin, Elizarekin, gizarte eragileekin eta administrazioarekin elkarlanean garatuko dute.

Lehenengo jarduera: Barkamen eta Adiskidetze Eskolak (B.A.E.)

Iragan otsailean Barkamen eta Adiskidetze Eskolen (B.A.E.) esperientzia pilotu bat jarri du martxan Loiola Zentroak. Gazteleraz Escuelas de Perdón y Reconciliación, ES.PE.RE., izenarekin ezagunak diren eskola hauek Kolonbian dute jatorria, baina gaur egun 22 herrialdetara iritsi dira, gehienak Amerikan. Haien helburua biolentzia eta giza eskubideen urraketak sufritu edo eragin dituzten pertsona eta komunitateei laguntza eskaintzea da.

Loiolako Santutegiko jesuita eta laiko talde bat Perun egon zen iaz —gai honetan eredu bihurtu da Peru— herrialde hartan egitasmoak izandako garapen eta emaitzak gertutik ezagutzeko. Eta Peruko Barkamen eta Adiskidetze Eskolen arduradunek Loiola bisitatu dute proiektua Euskadin martxan jartzen laguntzeko.

Otsailean abiaturiko esperientzia pilotuan 15 pertsonak parte hartu dute. 2018an zehar beste bi talderen parte hartzea dago aurreikusita. Kasu guzti hauetan, parte hartzaileak Loiola Zentroak espresuki gonbidaturiko pertsonak dira. Loiola Zentroaren asmoa Barkamen eta Adiskidetze Eskolak, modu irekian, 2019 urtean eskaintzen hastea da.

Barkamen eta Adiskidetze eskolak tailer formatuan egiten dira. Trebakuntza norberaren esperientziatik abiatuta hasten da, bakarka edo elkar ezagutzen ez duten hiru pertsonak osaturiko taldetxotan. Lan guztiaren helburua pertsonaren sendaketa da: nork bere burua barkatu eta modu batera edo bestera adiskidetzea. Parte hartzaileak astean behin joaten dira bileretara, eta gutxi gora behera hamar aste irauten duen ibilbidea izaten da. Ez da esperientzia konfesionala: ez da beharrezkoa fededuna izatea B.A.E. eskola batean parte hartzeko. Tailer hauetan parte hartzea konfidentzialtasun osoarekin egiten da.

Amerikan azken urteotan profil desberdinak dituzten pertsonekin aplikatu izan da B.A.E. eskolen metodologia:

  • Kartzelan dauden pertsonekin.
  • Biolentzia sufritu duten pertsonekin eta desplazatuekin, eta biolentzia eta giza eskubideen urraketak burutu dituzten pertsonekin.
  • Sendatu beharreko zauriak eta adiskidetzeko beharra duten pertsonekin.
  • Ikastetxetan ere B.A.E. eskolek inspiratutako esperientzia egokituak egin izan dira.

Zer da guretzat adiskidetzea

Barkamena batez ere pertsonaren erabakiarekin zerikusia duen gauza da ?ez da horretarako besteak ni barkatzerik behar?. Adiskidetzeak, aldiz, bestearekin topaketa eskatzen du. Bide horren emaitza adiskidetze mota desberdinak izan daitezke: elkar eramateko adiskidetzea (urruntasunean); bizikidetzako adiskidetzea (gertutasunean) edo batasuneko adiskidetzea (maitasuna eta anaitasuna berpiztuz). Loiola Zentroak hiru emaitza posible horiek kontuan hartzen ditu adiskidetzea lantzerakoan, prozesu bakoitza bere berezitasunean laguntzeko.

Adiskidetzea maila pertsonalean eta gizarte mailan hausturak josteko prozesu bat da eta hiru dimentsio ditu gutxienez: dimentsio pertsonala, dimentsio soziala eta dimentsio politikoa. Horregatik, harreman estua du Justizia Trantsizionala ulertzeko modu batekin. Ikuspegi horretatik, adiskidetzea Justizia Trantsizionalaren lau osagaietako bat izango litzateke: Egia – Erantzukizuna (Accountability) – Erreparazioa ? Adiskidetzea.

Loiolako Santutegiaren egitasmo honek 2016an Jesusen Lagundiaren 36. Kongregazio Nagusiak egindako Misioaren definizio berrian du  oinarria. Kongregazioak jesuitei eta kolaboratzaile laikoei dei egin zien hautsita dagoen munduan adiskidetzearen aldeko eragile izan daitezen.

CASTELLANO

Volver
Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2018 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2018