Euskaraz
Noticias
19 de Noviembre de 2017
Loiola Zentro berria Loiolako Santutegian

Loiolako Santutegiak Loiola Zentro bat jarri du martxan ikasturte honetan eskualdeko biztanleei akonpainamendu, heziketa eta sentsibilizazio jarduerak eskaintzeko.

Loiola Zentroak Jesusen Lagundiaren erakundeak dira. Erakunde hauen misio orokorra honakoa da: pertsona eta taldeei maila humano eta espiritualean hazten lagunduko dieten prozesuak eskaini eta laguntzea, eta fedearengandik eratorritako justiziaren alde lan egitea gizarte aldaketarako intzidentzia jardueren bitartez. Guzti hori bizitza duinago baten aldeko kezka konpartitzen duten beste batzuekin lankidetzan eta sareak sortuz.

Jesusen Lagundiaren Loiolako Lurralde Plataforman (Euskadi eta Nafarroan) Loiola Zentroak daude dagoeneko lau hiriburuetan ?Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean?. Azken urteetan, erakunde hauek hiri esparruetan espiritualtasun ignaziotar ikuspegitik heziketa, sentsibilizazio eta intzidentzia lantzeko gune arrakastatsu bihurtu dira. Loiolako Santutegiko Loiola Zentro berria sare honetan txertatuko da, ignaziotartasunari bereziki loturiko eskualde batean. Eskaintza berri hau Loiolako Santutegiaren eta Gogartetxearen zerbitzu eta jarduera espiritual, pastoral eta kulturalen osagarri izango da.

Loiola Zentroaren helburuak

Loiola Zentroaren helburu nagusiak ondorengoak dira:

- Pertsonak maila humano, espiritual, erlijioso eta kulturalean hazi eta trebatzeko ibilbideak eskaini.

- Etorkin taldeekin harrera, laguntza eta integrazio esperientziak sustatu.

- Norberaren bizitzan eta gure arteko bizikidetzan pairatutako zauriak sendatzeko eta adiskidetze pertsonalerako espazioak sustatu.

- Hiritartasun konprometitu, arduratsu eta parte-hartzailea sustatu gizarte bidezkoago, anaikorrago eta solidarioago bat eraiki nahi dutenen artean.

- Gizarteko eta Elizako pertsona eta erakundeen eskaerak entzun eta gure berezitasunetik lankidetzak bilatu.

Jarduera berria: Herritartasun Eskola

Datorren azaroaren 21ean, asteartea, bere ibilbidea hasiko du Loiola Zentroak sustatzen duen ekimen batek: herritar prestakuntzan eta konpromisoan sakondu nahi dutenei zuzenduriko parte-hartze eta aldaketa sozialerako Herritartasun Eskola. Egitaraua 2017ko azarotik 2018ko ekainera arte egingo diren hitzaldi eta eztabaida guneez osaturik dago (Informazio gehiago).

Bestalde, ikasturte hasieran “Mugetatik haratago” proiektua jaio zen. DBHko bigarren mailako ikasleei errefuxiatuek beren jatorrizko herrialdeetatik ihes egiten dutenean bizi duten egoera ezagutzeko aukera eskaintzen die ekimen honek.

Volver
Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017