Euskaraz
Noticias
03 de Febrero de 2012
Lamiarrita

 

Azken bi urte hauetan talde ugarik eta anitzak pasatu eta gozatu dute lamiarritaz. Egian esan, gero eta hobeto dago etxea. Lanik handiena teilatua izan da, teiazpiko onduline jarri dugulako itukin asko baiatzeuden. Baina horrekin batera ia etxe guztia margotuta dago, bai kanpo aldetik: fatxadak, pertsianak eta gorapea; bai barru aldetik: gelak, sukaldea eta jantokia. Bakarrik leihoak falta zaizkigu eta udaberri honetan egin nahi dugu montxo gure altzako margolariak lagunduta. Baina urte bat lehenago gas-depositoa lurperatu genuen. Negu honetarako jantoki ederrean berogailu elektriko berriak jarri ditugu, talde handiak joaten direnean sukaldea txikia gertatzen zaielako

Jakingo duzuenez gure aspaldiko lagunak Lamiarritako zaintzaileak, Periko Bidart eta Kontxita Zaldain hil ziren. Lehenengoa otsailean eta bigarrena abuztuan. Goian beude! Zenbat eta zenbat eskertu behar diegun. Marikarmenek, beren alaba, gurasoen lekukoa hartu du.

Beraz Lamiarritako ateak zabalik dauzkazue, baina hori bai, denbora luzez erreserbatu, mesedez.

Volver
Documento
Mensajero
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Provincia de Loyola. Compañía de Jesús - 2012