Euskaraz
Noticias
13 de Febrero de 2017
Jose Maria Guibert errektore hiru urte gehiagoz

Unibertsitateko Kantzelari eta Jesusen Lagundiko Nagusi Jeneral A. Arturo Sosa Abascalek (S.J.), Irakaskuntza Katolikorako Kongregazioaren onespenarekin, Gobernu Kontseiluak proposatuta, José María Guibert Ucín (S. J.) irakasle doktorea eta Ingeniaritza Fakultateko katedraduna izendatu du Deustuko Unibertsitateko errektore 2017-2020 hirurtekorako.

Errektorearen kargu hartzea ikasturtearen amaieran izango da eta eguna bere garaian iragarriko da.

Jose Maria Guibert Ucini buruzko ohar biografikoak

Guibert irakaslea Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen 1962an. 
Ingeniaritza Fakultateko katedraduna da.
1982tik Jesusen Lagundiko kidea, 1993an apaiztua. 

Prestakuntza akademikoa 
-Industria Ingeniaritzako Doktorea (1996), Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea.
-Industria Ingeniaria (1989), Universidad de Navarra-Nafarroako Unibertsitatea.
-Master in Business Administration in Higher Education Management (2010), Institute of Education, University of London.
-Teologiako Lizentziatura (1994), Jesuit School of Theology at Berkeley, USA.
-Eliz Ikasketak Lizentziatura (1992), Universidad de Deusto – Deustuko Unibertsitatea.

Guibert irakasleak argitalpen asko ditu honako arlo hauetan: ingenieritzaren esparruan, gizarte eta empresa erantzukizunean, liderazgoan eta etika profesionalean. Honen erakusgarri, bere azken liburua, Diccionario de liderazgo ignaciano.

Deustuko Unibertsitateko beste zenbait kargu ere izan ditu:


- Donostiako campuseko Errektoreordea 
- Misioa garatzeko Errektorearen eskuordea
- Deustu Fundazioaren Patronatuko Kidea 
- Industria Teknologiako Saileko burua
- Etika Aplikatutako Zentroaren buru

Volver
Hospitalidad Revista Jesuitas Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017