Euskaraz
Noticias
31 de Enero de 2017
Jesuitak Donostiaren eraldaketa Ferran Adrià-rekin batera

Jesuitak Donostiak lanean jarraitzen du XXI. mendeko ikastetxe izateko bidean. Oraingo honetan Telefonica Fundazioaren “Escuelas Creativas” proiektuari esker ekingo dio ikastetxearen eraldaketari, izan ere, beste 18 ikastetxerekin batera, Jesuitak Donostia hautatua izan da Ferran Adrià-ren berrikuntzan eta sormenean oinarritzen den hezkuntza eraldaketa prozesuan parte-hartzeko. 

Antolatzaileen datuen arabera, 2016ko urritik 2017ko urtarrilera bitartean, ikastetxe askok euren proiektu berritzaileak aurkeztu dituzte “Escuelas Creativas” proiektuan parte hartzeko. Proposamenetan ikastetxe bakoitzak erronka bat aurkezteaz gain, aldatu nahi dituen atalak zeintzuk diren azaldu du. Epaimahaiaren aukeraketa prozesua amaitu da dagoeneko eta guztira estatu osoko ikastetxeek hartuko dute parte. Jesuitak Donostia izan da Euskal Herritik hautatua izan den zentro bakarra. 

Eraldaketa prozesuan zehar, Jesuitak Donostia ikastetxeak profesionalekin bilerak egingo ditu,  ikastetxearentzako propio diseinatutako materiala izango du eta proiektuko tutoreen etengabeko jarraipena eta laguntza izango du. 

Amaia Arzamendik, Jesuitak Donostia ikastetxeko zuzendariak, esandakoaren arabera “proiektu honetan parte-hartzea ikasten jarraitzeko eta metodologia berriak ezagutzeko aukera paregabea da. Honek gure onena ateratzen lagunduko digu, ondoren ikasleen onena atera ahal izateko”. Amaiak azpimarratu du ikastetxea eraldatzeko ezinbesteko urratsa bertako hezitzaileak eraldatzea dela, hots, eraldaketa barrutik kanpora eginez. 

Jesuitak Donostia ikastetxea lanean ari da euren eredu pedagogikoa egungo garaiari egokitzeko bidean, eta honen ondorio da “Escuelas Creativas” proiektuan izango duen parte-hartzea. “Iraganeko eredu pedagogikoak egungo beharrei erantzuten ez diela ikusi dugu; horregatik eraldaketa beharrezkoa dela onartu behar dugu eta  aukera bat bezala ikusi”. 

Hezitzaileek gizartean duten zeregin garrantzitsuan eta erantzukizunean enfasi berezia egin du Amaia Arzamendik. Erronka honi ilusio handiz egin behar zaio aurre. Hezitzaileak ikasleen jakinmina pizteko gai izan behar dira, ikasleak motibatuz eta inspiratuz. Izan ere, pertsona erabakitzaile eta ausartak hezi behar dira datorren etorkizun zalantzagarrian mugitzeko gai izan daitezen. Honen ondorioz, 2010ean hasi eta orain arte, ikastetxea lan-metodologia berrietan lanean aritu da, ikasleei protagonismoa ematen dien eta euren ikasketa prozesuan parte-hartze aktiboa sustatzen duen metodologiak landuz. 

Eraldaketa honen guztiaren helburua, etorkizunean mundu solidario, gizatiar eta jasangarri bat eraikitzeko gai diren pertsonak trebatzea da, hori baita ikastetxeak jarraitzen duen erronka, Jesuitak Donostiaren ametsa, alegia. “Escuelas Creativas” proiektuan parte-hartzea aukera bat da pixkanaka eta egunero hobetuz euren ametsa betetzeko. 

Volver
Hospitalidad Revista Jesuitas Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana Camino Ignaciano banner normal
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017