Euskaraz
Noticias
02 de Diciembre de 2016
Hospitalidad kanpaina Bilboko Fair Saturday 2016 ekimenean

Hospitalidad kanpaina izan zen protagonista Azaroaren 26an Bilbon egindako Fair Saturday ekimenetan.

Hirian izandako hainbat dantza, antzerkia eta arte ikuskizun errefuxiatuen alde burutu ziren Deustuko Unibertsitatea, Ellacuria Fundazioa eta ALBOAN-ek bultzaturik.

Horrela, goizean Deustuko Unibertsitateko Campusean, alde batetik, antzerki musikal, arte-birziklatze, eta argazki tailerrak, eta bestetik, euskal dantzak izan ziren. Aldi berean, “Migranteak gara” eta “Planetako birikak minbizia dauka” izeneko erakusketak egon ziren ikusgai. Arratsaldean Paraninfon Jean Paul Sartre-ren “A puerta cerrada” antzezlana taularatu zuen Trikiñuela taldeak, eta Estudio Danco-k “Pasos entre trazos” dantza eskaini zuen.

Azkenik, Leioako Doniene abesbatzak errefuxiatuen aldeko kontzertua eman zuen Jesuiten egoitza-Bihotz Sakratuaren Elizan.

Volver
Hospitalidad Revista Jesuitas Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017