Euskaraz
Noticias
14 de Febrero de 2017
Emakume Ausarten aldeko 5. lasterketa solidarioan izena emateko epea zabaldu da

Datorren martxoaren 19an Emakume Ausarten aldeko 5. Lasterketa solidarioa izango da Gasteizen. Ekimen honen bitartez, euren bizitza aldatu eta hobetu nahi duten emakumeen aldeko laguntza jaso nahi dugu ALBOAN GKEtik. ALBOAN Jesusen Lagundiak sustatutako erakundea da.
 
Aurtego honetan, bildutako diru-laguntza Peruko emakumeen garapena eta genero berdinketa ahalbidetzen duten egitasmoetara bideratuko da. Limako eskualdean Servicios Educativos El Agustino (SEA) erakundeak genero inekitatearen aldea murriztu nahian dihardu. Emakumeei sostengua emanez, euren trebakuntzaren alde lan eginez, eta aholkularitza papera betez, lan duin bat eskuratzeko aukera eman edo gizartean parte hartzeko ateaz zabaltzen dizkiete. Baina, azken finean, emakumeak –emakume ausartak- badira beren garapenaren protagonistak.
 
Martxoaren 19an korrikalariak San Prudencio (Arka Plaza) kaletik goizeko 11:30etan abiatuko dira eta, 6,2 kilometro egin ostean, abiapuntura itzuliko dira. Parte hartzeko 10€ ordaindu beharko dira, eta http://www.alboan.org/lasterketa-emakume-ausartak webgunean eman behar da izena. Korrikalarien kopurua 500ekoa da. Umeen kasuan, 11etan izango da lasterketa leku beretik irtenda, eta 3 €-eko dirulaguntza eskatzen dugu partehartzeagatik, lasterketaren egunean bertan ordaindu ahal dela. Halaber, lasterketan parte hartu ezin izango dute pertsonek  0 dorsala erosi ahal dute eta horrela laguntza egin. Aurten, berrikuntza aurkezten dugu: enpresa bereko korrikalarien taldeak parte hartzea nahiko genuke, hau da, 2 eta 5 kideen tarteko emakume, gizonezko edo talde mistoak. Ekimen hau ondorengoen laguntzak jaso du: Arabako Foru Aldundia, Gasteizeko Udala El Correo, Cadena  SER, UDAPA,  EGIBIDE, Laboral Kutxa,  Gaikar Kirolak,  Club La Blanca, BM Supermerkatuak, Ticketea eta Muxote Potolo Bat.


 Argibide gehiago eta izen-ematea: http://www.alboan.org/lasterketa-emakume-ausartak

Volver
Hospitalidad Revista Jesuitas Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017