Euskaraz
Noticias
23 de Diciembre de 2016
Donostiako ikasleen afari solidarioa ohitura bihurtu da

Hirugarren urtez, abenduaren 22an Jesuitak Donostiako Batxilergoko ikasleek afari berezi bat partekatu zutene kalean bizi diren pertsonekin.

Batxilergoko lehenengo mailako ikasle batzuen ideia zoro eta alaitik, Jesuitak Donostia Ikastetxeko ekimenik ezagunenetako bat jaio zen. Abiapuntua honakoa izan zen… Zergatik ez dugu kalean bizi diren pertsonentzako afari bat antolatzen beraiek ere Gabonez goza dezaten laguntzeko? Emaitza: aurten ekimenak 3 urte bete ditu eta usadio bihurtzeko bidean doa.

Ideia sustatu zuten ikasleen irrika eta inplikazioari esker lehenengo urtean  afari solidarioa arrakasta bat izan zen. Lehenik eta behin maila guztia mugiarazi zuten eta gero, ikastetxe osoa, zuzendariarekin hitz egin zuten jangela utz ziezaioten, Caritas eta Loiola-Etxea bezalako erakundeekin kontaktuan jarri ziren, APYMA-rekin (Jesuitak Donostiako Guraso Elkartea) hitz egin zuten eta afaria erosteko dirua bildu zuten.

Esperientzia ahaztezina izan zen; ez zuten inolaz ere espero laguntza eskaintzeko asmoz sortutako ekimenak beraiek hainbeste aberastuko zituztenik. Pertsona ezberdinekin solasean aritzeko, hauek ezagutzeko eta beraien istorioak gertutik entzuteko aukera izan zen, errealitatearekin konektatuz eta inguratzen gaituen munduaz kontziente bilakatuz.

Hurrengo ikasturtean, ikasle talde berak, orain Batxilergoko bigarrengo mailako ikasleak izanik, esperientzia errepikatzea erabaki zuen. Jada proiektua garatzeko ibilbide-orria ezaguna zen beraientzat eta ondorioz, antolakuntza errazagoa izan zen, eta beste behin, oso esperientzia baikorra. 

Aurten, Batxilergoko bigarren mailako ikasleek aitzindarien (aurten eskola utzi dutenen) testigua hartu dute. Atzo gazteek Gabonetako oporrak alde batera utzi zituzten egun batez taldean lan egin eta beraien alderdi solidarioena erakusteko. Afari solidarioa bizikidetza lantzeko aukera bat da eta baita mahaia, algarak eta ikaskuntza partekatzeko aukera ere guztiak berdinak diren inguru batean.
Volver
Banner Más que economía Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017