Euskaraz
Noticias
03 de Febrero de 2017
Deustuko Unibertsitateko elkarte apostolikoaren topaketa

Ehun pertsona baino gehiago elkartu ziren otsailaren 2an Loiolako santutegian Deustuko Unibertsitateko elkarte apostolikoaren topaketan parte hartzeko. Jose Maria Guibert SJ errektoreak bere ongietorri hitzaldian esan bezala, jardunaldia eguneroko zereginetatik begirada altxatu eta unibertsitatearen misioari buruz hausnartzeko gonbitea da.

Mary Tere Guzman Alboaneko ekintza publiko eta parte hartze arduradunaren hitzaldiarekin ekin genion lanari goizean. Hospitalitate kanpainatik abiatuta, Guzmanek hospitalitate hori gure bizitzatan gauzatzeko zenbait gako eman zizkigun: bestearen balioa deskubritu, etxeko ateak zabaldu, arrera ona erakutsi, aurreiritziak alde batera utzi, entzuteko gaitasuna landu eta Jesusen logika jarraituz bizitzen saiatu. Instituzio mailan, unibertsitatearen zeregina honako etapak dituen “misio zikloaren” baitan ulertzeko gonbitea egin zigun: ondoan egon, zerbitzatu, ikertu, sentsibilizatu eta eragin. Unibertsitate batek, bere izaeragatik, etapa horietako batekin lotura estuagoa izan arren, neurri batean bere baitan hartzen ditu guztiak eta ziklo osoari buruz galde diezaioke bere buruari: noren ondoan gaude?, nola bideratzen dugu gure ikerkuntza?, nola eragin dezakegu premiazko behar sozialei erantzuteko?, etab.

Antzerki emanaldi batek etorkinen drama gure begien aurrean ipini zuen: bizitza hobea bilatzen dutenen ametsak, haien itxaropenak eta duintasuna, sufritzen duten bidegabekeria, mina eta heriotza hantxe bertan hezurmamitu ziren modu poetiko eta errealistan aldi berean. Eszenaratzeak eragindako zirrarapean, taldeka bildu ginen sentitzen ditugun deiei buruz hitz egin eta arlo honetan aurrera eraman litezkeen ekimenak proposatzeko.

Arratsaldean, Jose Luis Pinilla SJ Migrazioei buruzko Gotzainen Batzordeko zuzendariak hitz egin zigun. Bere solasaldia etorkinen gaiari hurbilketa ignaziar bat izan zen. Hegoaldeko mugan gertatzen ari den tragediaren kontenplaziotik abiatuta, Pinillak kontenplazio hori iraultzeko gonbitea egin zigun: izan daitezela errealitate hori eta haren biktimak gu begiratzen gaituztenak eta utz diezaiegun haiei gu eskutik eramaten. Ariketa horrek gertatzen denaren arrazoietan sakontzera eraman behar gintuzke eta, ondorioz, unean uneko erantzun azkarraz haratago, egiturazkoa den elkartasun batetara. Kontenplazio horrek eraman behar gintuzke ere ?“adi Unibertsitatea!” dei egin zuen Pinillak? samurtasuna aktibatzera, gure inguruan nagusi den lehiakortasunaren aurrean.

Jardunaldia konbertsio kaperan amaitu genuen otoitzaldi batekin. Juan Jose Etxeberria SJ Izaera eta Misiorako erretoreordeak bere hitzekin elkarte apostoliko osoaren esker on sentipenei ahotsa ipini zien.

gazteleraz/castellano

Volver
Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017