| |
Gelditzen da ordea, normalean, teologia ikasketak egin baino lehen, edo hauek bukatu ondorengo beste etapa bat; etapa honi maisualdia deitzen zaio, eta prestakuntza-aldian jasotakoak praktikan jartzea eta Lagundiaren apostolutzan barnerago sartzea du bere xede.
ETAPAK
Jesuitaren bizitza erlijiosoa izango denaren oinarriak finkatzen dira, bi urtetan zehar, San Ignazioren Gogojardunen esperientziatik, Konstituzioen azterketatik eta Lagundiaren Historiatik abiatuz; eta baita komunitate bizitzaren eta apostolutzan egindako sartu alditxo baten bidez ere. Nobizioen Maisuak lagun egiten dio gazte bakoitzari, bere bokazioaren bereizkuntzan, bokazio hau gero eta garbiago eta askeago izan dezan.
Garai hau, batez ere, hizkuntzak ikastera, prestakuntza humanistikora eta giza zientzien oinarrizko hastapen batera dago zuzendurik, helburu apostolikoa beti aintzat hartuz, noski.
Ikasketa hauek, normalean, bi epe-alditan burutzen dira, bi edo hiru urte filosofiarako eta lau teologiarako. Etapa honetan, inkulturazioa eta Lagundiak berea duen unibertsaltasuna bultzatu behar dira: “Prestakuntza-aldi osoan, filosofia eta teologiako ikasketa garaian, batez ere, inkulturazio sakona eta benetakoa bultzatu behar da, herrialde bakoitzari dagokion aniztasunaren arabera, norbere lana egiten den herrietako bizitzan eta esperientzietan parte hartuz eta haien kultura barrutik ulertzen saiatuz; baina aldi berean, Lagundiko buru-bihotzen batasuna zaindu behar da, Ignazioren benetako espiritualtasunean oinarriturik, gure bokazioari dagokion espiritu benetan unibertsala, esperientzia anitzen bidez sustatuz eta, adibidez, prestakuntza-aldian daudenen nazioarteko topaketetan parte hartuz, edo norbere kultura ez den beste batean prestakuntza etapak burutuz” (Arau Osagarriak 110).
Heldutasun erlijiosoari eta apostolikoari laguntzea da etapa honen berezko helburua. Honek, zenbait jarrera izatea eskatzen du, hala nola, eskuragarritasuna, erantzukizuna, bereizte-ahalmena, talde espiritua, eskuzabaltasuna, ikasteko zaletasuna, norbere buruaren eta besteen onarpena.
Maisualdia, normalean ikastetxe batean burututako irakasle-lanaren bidez burutzen da, baina beste jarduera apostolikoak, edo misioetako lana, ere izan daitezke.
Hirugarren probaldia, prestakuntza-aldiko azken etapa da, Jesusen Lagundian behin betiko onartu aurrekoa. Proba garaia da ikaslearentzat, “bere prestakuntza espiritualaren, apostolikoaren eta intelektualaren sintesi bat osatzera iritsi ahal izateko, bere nortasuna Jaunarengan batu dezan ” (AO 125).
Etapa hau burutzeko afektu eskolan egiten da ahalegin berezia, otoitz gehiagoren eta jarduera apalen bidez: “maitasun sentsualaren, norbere borondate eta iritzi ororen apaltasun eta buru-ukapen gehien, eta Jainko gure Jaunaren ezagutza eta maitasun handiena eskatzen dioten espirituzko nahiz gorputzezko gauzetan jardunez” (K 516.)
|
|