| |
Zer da bokazioa?
Bokazioa barne-deia da; horregatik, jesuita bokazioa Jesusen Lagundian beste lagun batzuekin batera Jesusi jarraitzeko Jainkoaren dei pertsonala da. Noiz edo noiz pentsatu izango duzu behar bada Lagundia bizitzako zure aukera izan daitekeela. Hala balitz, hemen datorren testa betetzeko gonbita egiten dizugu eta, hala nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke!
Zer da Bokazio Pastoralgintza?
Jesusen Lagundiak, Loiola Probintzian, euren bizitzetan Jainkoaren borondatea bereizi nahi duten gazte guzti haientzat eskaintzen duen zerbitzua da.
Jesuita izan nahi duen gazte bati esango nioke:
“Geldi zaitez zeure etxean
ideia honek egonezinez eta urduri jartzen bazaitu.
Ez zaitez gure artera etorri Eliza
zure amaorde bezala maite baduzu
eta ez zeure ama bezala;
ez zaitez etorri horrekin Jesusen Lagundiari
mesede egiten diozula uste baduzu.
Zatoz Kristori zerbitzatzea
zure bizitzaren xedea bada.
Zatoz bizkar zabalak
behar bezain kementsuak,
espiritu irekia,
zentzu zabaleko adimena
eta mundua baino handiagoko bihotza badituzu.
Zatoz broma zale izaten eta besteekin barre egiten eta…inoiz,
baita zeure buruaz barre egiten ere baldin badakizu”
|
Galderaren bat egin nahi bazenu edo gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero telefonoz dei dezakezu edo helbide honetara idatzi:
eta ahalik azkarren erantzungo dizugu
|
|