|
"Mekanikak eta dinamikak
gero eta era finagoan
ezagutzeko bidetik darama
Ignazioren aurrerabide espiritualak, horien bidez ezagutzen baitu
Jainkoaren nahia.
Baina haren nahia ezagutzea hura ezagutzea da;
horregatik, diszernimenduan hazteak, berekin dakar Jainkoarekiko hurbiltasunean haztea ere. Benetan, zenbat eta gehiago maitatu,
gehiago ezagutzen da eta gehiago diszernitzen.
Ignazioren maitasunak eragiten dio
dakien gauzak egitera,
ahal duen heinean,
Jainkoak berak ere eginak izan daitezen nahi du-eta.
Proiektu bera, maitasun bera partekatzen duten bi nahi, komunikatu egiten dira
jokatzeko..."
Ignazioren espiritualtasun hiztegia, 814. or.
|
|