| |
|
1. Jainkoak nire bizitzaren inguruan duen nahia bilatu eta aurkitzea. Ez objektiboki hoberena delako, Jainkoak nigatik hori nahi duelako baizik.
2. Bihotza unibertsoaren neurrietara zabaldu, baina oinak gauza zehatzetan jarriz, zehaztasun ezean edo lortu ezinezko ideietan ez galtzeko.
3. Ahal den ondoen ezagutu nire errealitatea, aldizka neure azterketa eginez, nola alde positiboan Jainkoari eskerrak emateko, hala negatiboan bere laguntzaz hauek gainditzeko.
|
|
4. Otoitzaren argira eta sinismenak argitutako arrazoiaren bidez bereizten jakin, nola hobe dezakedan nire errealitatea Jesukristoren Ebanjelioarekin ados bizi nadin.
5. Kreazio osoan aurkitu Jainkoa, ekintzan kontenplaziozko izanez, egiten dudan guztian berarekin bat izanez.
Espiritualtasun hau Loiolako Ignazioren esperientzia mistikoari dario, Gogojardunak direlarik bere iturria.
Gogojardunen testu osoa PDF formatuan ikusi nahiko bazenu, sakatu ondorengo botoiari:
|
|