| |
Donostiako San Ignazio Ikastetxea, orain dela 75 urte eratu zen, hezitzaile eta laguntzailez –jesuitak eta laikoak-, guraso eta ikaslez osatutako heziketa elkarte gisa. Elkarte horretan bakoitzak bere eginkizun eta arduren arabera, bakoitzaren berariazko taldeari dagokion eran bilatzen du, idealak, balioak eta oinarrizko heziketa helburuak, heziketa proiektu baten gauzatzea eta Ikastetxearen gaien eta jardueren kudeaketan partekatzea, elkarrizketaren eta giza harremanen bidez, Jesusen Lagundiaren ikuspegi pedagogikoaren haritik.
|