| |
Jesusen Lagundiaren Loiola Probintziako hezkuntza erakundeek beren zeregintzat dute:
1. Gizon-emakumeen besteentzako heziketa: Ebanjelio-balioetan oinarriturik, Ignazioren pedagogiaren heldutasun prozesuaren bidez norbere esperientzia, bereizketa ahalmena eta autonomia laguntzeko eta baita bere konpetentzia, jarrera eta balioen garapena ere; mundua ulertzen eta beren bizitza profesionala, pertsonala eta soziala gidatzen lagun diezaien, gizarte anaikor eta justua lortzeko bidean konprometituz.
2. Fedea eta kulturaren arteko elkarrizketa-sustapena eta fede horren konpromisoa justizia eta gizarte adiskidetzearekin, ezagutza-handitzearen bilaketa aske, sortzaile eta solidarioan.
Era honetan garatzen ditugu egungo gizartearen aldeko gure ekarpen berezia eta elizaren zerbitzuko gure konpromisoa.
|
|