| |
 |
|

|
| |
Lau jesuita eta lau gizon-emakume laikoz osatutako komunitatea gara. Gure etxea eta gure bizitza, nagusiki, espetxeratze esperientziak bizi izandako eta gizarteratzeko bide berriak bilatzen ari diren beste pertsona batzuekin partekatzen ditugu. Adin, kultura, erlijio eta bizi-esperientzia aniztasun honekin topo egin ahal izatea, opari bat da hemen bizi garen guztiontzat. Horregatik esaten dugu, bere etxean dagoela gure etxera datorrena.
Talde hau osatzen dugun hemezortzi lagunak, erantzunkide gara, ez etxeko lanetan, erosketetan eta mantenu lanetan bakarrik, baizik baita bertako pertsonen prozesu guztietan ere, auto-laguntza taldea osatuz, gure ikasketak partekatu eta besteen zerbitzuan jartzen ditugu-eta. Horretarako, otordu, aisialdi edo lan-orduez gain, astean bitan elkartzen gara Loiolaetxea Komunitatea deitzen dugun talde osoa.
Donostian bizi gara eta gizarteratze arloko elkarte, fundazio eta administrazio publikoekin batera ari gara lanean, gure hiriko gizarteko esku-hartze sarean, Gipuzkoa deitzen dugun lurralde historikoan. Estatuko beste lekuetako jesuita eta laiko lagunekin, inmigrazioaz, komunitate prozesuez edo espiritualtasunaz ditugun zenbait gogoeta taldeetan ere hartzen dugu parte.
|
Helbidea:
|
Calzada Vieja de Ategorrieta, 34
|
Hiria:
|
Donostia
|
Posta kodea:
|
20013
|
|
|
|
| |
Galería de fotografías |
Página 1 de 2 |
|
 |
|