| |
 |
|
| |
IGNAZIO ELLAKURIA GIZARTE ZENTROA |
|

|
| |
Ignazio Ellakuria Gizarte Zentroa, Ignazio Ellakuria Gizarte Fundazioaren topa-gunea da, gizarte jatorri desberdinetako gizon-emakume laikoz eta Jesusen Lagundiko eta Mariaren Lagundiko erlijiosoz osatua. Fundazioa, Jesusen Lagundiaren Loiola Probintziak, CVX Bilbok eta Mariaren Lagundiak sustatua dago.
Tokiko eta munduko gertakarietara hurbildu nahi dugu, injustizia salatzen duen eta beste bizitzeko era batzuk posible direla mantentzen duen kristautasun askatzaile baten bidez. Informazioak eta azterketak, gizarteko fenomenoetan, eraldatzeko aukera aurkitu eta pertsonen partaidetza eta bizi inplikazioa mobiliza ditzakeela uste dugu.
Horretarako, gertakari sozialei buruzko informazio aukeraketa bat eskaintzen dugu, berorren azterketarako zenbait jarraibiderekin batera, dibulgatzeko eta hezteko izaera dugularik. Gidatu, erraztu, lanerako jarraibideak eskaini… dira gure ekarpena definitzeko irizpideak.

Informaziorako eta prestakuntza sozio-politikorako lantresnak eta materialak eskura izateko interesa duten talde, elkarte, komunitate, hezitzaile eta beste gizarte eragile eta pertsonengana zuzentzen gara. Talde bezala sendotzea bilatzen duten etorkinen kolektibo eta elkarteengana bereziki, jada denon artean osatzen dugun inmigrazio gizarte berrian, kultur eta gizarte aniztasunaren eragile izan daitezen.
|
Helbidea:
|
Padre Lojendio 2
|
Hiria:
|
Bilbao
|
Posta Kodea
|
48008
|
|
|
|
|
 |
|