Castellano
 

Gaur egun, Jesusen Lagundiaren egitekoa “fedea zaindu eta justizia sustatzea” da: fedea eta justizia, banaezinezko bi errealitate, elkarri dei egin eta elkarrekin aberastu behar dutenak. Kulturarekin eta beste erlijio-tradizioekin elkarrizketan burutu beharreko zeregina.

 
 
  SOZIAL ARLOA

 

Egiteko hau Lagundiko jesuita eta obra guztien ardura da. Baina aldi berean, justiziaren atalari bere berezitasunean, arreta partikularrez Sozial Arloa deitu diogun alor batetik –apostolutza eta jesuiten obra multzoa- heltzen diogu.

Zeruko Erreinuaren justiziaren alde lan egiteak esan nahi du: ikasketa eta ikerketa soziala, kanporatze arriskuan dauden pertsonekin zuzeneko lana, giza harreman anaikor eta onargarriak bilatzen dituzten komunitateak, fedea eta itxaropenaren ospakizunak. Laburbilduz hiru gauza behar dituela esan ohi da: hausnarketa, ekintza eta komunitate bizitza.

Zenbaitetan justizia-sustapena, batez ere, lan kontua dela ulertu izan da. Baina hori oso alderdikoia da. Erronka nagusia espirituala da batez ere: ardura hori gure fedearen adierazpide izan dadila; Jesusen adiskiderik onenen, behartsuen, adiskide egin gaitzala; gure bihotza alda dezala; jarraipena izan dadila eta ez bakoitzaren bilaketa itxia. Azken batean, fedearen adierazpide, karitatearen zehaztapen –bakoitzarena, soziala eta politikoa- eta itxaropen-mugimendu izan dadila.

Sozial Arloan errealitate desberdinak ditugu gure Loiola Probintzian: jesuita-komunitateak, proiektu bateratu bat hitzartu ondoren, beren bizitza eta jarduerak, guztiengana iristea nahiko genukeen, anaitasunezko Erreinu baten berritasuna adieraztea bilatzen dutenak; ALBOAN GKE (gobernuz kanpoko erakundea); zenbait talde bazterturekin lan egiten duen San Frantzisko Xabier Fundazioa, Tuteran (Nafarroa), han baitago kokatua; Loiolaetxea komunitatea eta Ignazio Ellacuria hausnarketa-zentroa.

 
JAVIER CASTILLO SJ (NAVARRA TV)
Mensajero Facebook banner
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2013