Asteburu honetan ospatuko da Probintziako Subjektu Apostolikoaren VIII. Topaketa. Urtero bezala ehundik gora pertsona (laiko eta jesuita) elkartuko dira Loiolako Gogarte-Etxean.
Aurtengo topaketaren ardatza migrazio fenomenoaren inguruko proiektua izango da, gure 12. proiektua. Prestatzeko, Tokiko Apostolutza Batzordeak gaiari buruzko prestakuntza saio bat antolatu du martxoan eta praktika on batzuk dokumentatzen ari dira, Probintzia osoari aurkezteko. Dagoeneko egiten dugunaz eta esperientziak ematen dizkigun ondorioez eta ikaskuntzaz hausnartzea sarea garatzen jarraitzeko lagungarria izango dugula uste dugu.
Beste urteetan bezala eta orain arte garatutakoa berriro hartuta, eta ikasturtean zehar zure obran edo komunitatean burutu diren otoitz eta dizernimendu prozesuari jarraipena emateko, Ministerioen Batzordeak ondoko helburuekin antolatu du aurtengo topaketa:
1. Heziketa integratzailearen arloan, hiritartasunean eta aniztasun erlijiosoan probintzia barruan eta gizartean egiten denaren esperientziak eta ezagutzak partekatu.
2. Misioaren alor honetako aurrerapenak elkarrekin ospatu.
3. Partekatutako errealitatea ulertzeko aurrerapausoak eman; justizia-migrazioa da gure lehentasuna eta hor xede apostoliko bat bera izanda egin behar dugu lana.
4. Migrazioaren sareko garapenean eman beharreko hurrengo urratsez hausnartu, bai probintzia bezala bai tokiko gure hiru apostolutza batzordeetako bakoitzean (Nafarroa, Gipuzkoa eta Araba-Bizkaia).
Topaketa apirilaren 20an hasiko da, ostirala, arratsaldeko 13:30ean eta apirilaren 21ean amaituko da, larunbata, bazkariarekin. Ostiral arratsaldean hiru tailer egingo ditugu, sareko hiru parte hartze lerroetan egiten diren praktiketara gerturatzeko. Errealitateari begiratzeko, egiten dena eskertzeko, dugun hobetzeko potentziala baloratzeko eta etorkizunerako ideiak eskaintzeko arratsaldea izango da.
Larunbat goiza Jesús Díaz Baizán jesuitarekin igaroko dugu, misioa partekatzearen esanahian sakontzen laguntzeko eta TAB bezalako tokiko inguru bateko garapenean sakontzen laguntzeko eskatu baitiogu. Ostiralean eta larunbatean bizitako guztiarekin, etorkizunean heldu nahi diegun laneko lerroetan sakontzen saiatuko gara.